Azkenaldian puntu gutxi eskuratu dituzte Dorronsororen neskek eta atzetik datozen taldeak asko gerturatu zaizkie sailkapenean. Aurkari gogorrenekin jokatu ondoren, orain eibartarren borroka berean sartuta dauden taldeak izango dituzte aurrez-aurre beharrezko dituzten puntuak lortzeko helburuaz.
Aurreko asteburuan Unben Espanyolekin 0-1 galdu eta gero, oraingoan eibartarren puntu berberak dituen Rayo Vallecano izango da aurkaria, hau ere Unben jokatuko den norgehiagokan. Partidua bihar jokatuko da, arratsaldeko 17:00etan hasita, eta lasaitasun pixka bat lortu dezake garaileak.
#Eibar FT
Gaiarekin zerikusia duten albisteak