Eibar FT-k Rayo Vallecano hartuko du gaur Ipuruan 20:30ean

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibar FT-k Rayo Vallecano hartuko du gaur Ipuruan 20:30ean
ETA KITTO 2019, Api 03

Mendilibarren taldeak aukera izango du, gaurko partidua irabazita, denboraldia lasaiago amaitzeko, mailari eusteko borrokaren barruan. Eibartarrek madrildarrek baino 12 puntu gehiago dituzte sailkapenean eta faboritoak dira irabazteko. Hiru puntu horiekin 39 puntura helduko lirateke. Denboraldia amaitzeko bederatzi jardunaldi geratzen direnean, hurrengo neurketak eibartarrentzat zailagoak izango direla aurreikusten da: zapatuan, esaterako, Madrilgo Santiago Bernabeun jokatuko dute eta hurrengo asteko domekan Realarekin Anoetan. Gaurko partidurako Cucurella izango da baja, txartelengatik, eta Diop eta Cote bueltatuko dira taldera.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »