Azaroan eta abenduan Eibar FT-ko bi lehen taldeek Ipuruan jokatu beharreko partiduak ikusteko aukera eskainiko duen pack-a atera du. 60 eurorengatik pack hori erosita, zaletuak Hypermotion Ligako lau partidu ikusi ahal izango ditu (Albacete, Levante, Andorra eta Real Sporting bisitari izango direnak) eta baita F Ligako beste bi ere (Sporting de Huelva eta Real Betis). Gainera, bonu hori erosten dutenek, neuketa horiek ikusteko karneta jasotzeaz gain, lehentasuna izango dute alta emateko 2024ko abonoei begira.
#Eibar FTpack
Gaiarekin zerikusia duten albisteak