Eibar FT-ko bi talde nagusiek kanpoan jokatuko dute asteburuan

Eibar FT-ko bi talde nagusiek kanpoan jokatuko dute asteburuan
2021/05/07 07:46
eta kitto!

Iberdrola Ligako emakumezkoen taldeak bihar 11:00etan jokatuko du Betisen aurka Sevillako Felipe del Valle estadioan. Liga amaitzeko sei jardunaldiren faltan talde biei interesatzen zaizkie jokoan dauden puntuak bereganatzea, maila galduko duten lau azkenen artean ez geratzeko; une honetan Betis da jaitsiera postuei ihes egiten dion azken taldea, 26 punturekin, eta Eibarrek hiru puntu gehiago ditu, azken jardunaldian Unben Granadilla Teneriferi Unben irabazi eta gero.


Santander Ligako gizonezkoen taldeak askoz zailago du jaitsierari ihes egitea eta, liga amaitzeko lau jardunaldi falta diren honetan, Getaferi egingo dio aurre etzi Alfonso Perez Coliseumean 14:00etan hasiko den norgehiagokan. Mendilibarren taldea azkena da sailkapenean, salbaziotik bost puntura, eta behar-beharrezkoa du garaipena maila ez galtzeko borrokan sartzeko. Getafek, bestalde, oraindik ez du ziurtatu bere tokia datorren denboraldirako 1. Mailan; hori bai, eibartarrek baino zortzi puntu gehiago ditu.