Eibar FT-ko ordezkari nagusienek etxean jokatuko dute asteburu honetan

Eibar FT-ko ordezkari nagusienek etxean jokatuko dute asteburu honetan
2021/10/15 16:40 eta kitto!
Partidu oso interesgarriak dituzte, gainera, Junyent-en eta Garitanoren taldeek: emakumezkoenak lehenbailehen arriskua izan ditzakeen azken postuetatik ihes egiteko eta gizonezkoenak igoerari begira jarraitzeko itxaropenekin jarraitzeko. 2. Mailako taldeak Almeria liderra hartuko du gaur gauean, 21:00etatik aurrera, Ipuruan goiko postuei begira borrokan jararitzeko asmoz (neurketa Gol-ek eskainiko du zabalean); eta 1. Mailakoak etzi goizeko 11:30ean ekingo dio mailari eusteko borrokan aurkari zuzena izan daitekeen aurkako partiduari, mailari eusteko inoiz baino lan gogorragoa egin beharko den denboraldian.

Bestelako talde-kiroletako modalitateetan, errugbian Ohorezko B Mailako gizonezkoen taldeak Ligari ekingo dio domekan, goizeko 11:00etan Getxo talde indartsua jasoz Unben, eskubaloian eta saskibaloian talde nagusienek kanpoan jokatu beharko duten bitartean: Arrate Eibar-ek Tolosan jokatuko du eta Eibar Saskibaloiak Internacional taldea bisitatuko du, biek ere bihar arratsaldean jokatu beharreko partiduetan.