Eibar FT-ko peñek euren eguna ospatuko dute bihar

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibar FT-ko peñek euren eguna ospatuko dute bihar
ETA KITTO 2022, Mai 20

Denboraldi amaierari begira bihar gaueko 22:00etan Eibar FT-k Teneriferen aurka jokatu behar duen partidu ezin garrantzitsuagoa aprobetxatuz, “2022ko Peñen Eguna” izenarekin bataiatuta egitarau zabala prestatu dute gure herriko foball taldearen zaletuek. Horrela, 12:00etan triki-poteoa hasiko dute Untzaga plazatik, 13:00etan Collage Eibarzalea egingo dute eta 15:00etan herri-bazkaria prestatu dute Errebalen, Amaña es la Caña-ren eskutik. Arratsaldeko egitaraua 18:00etan abiatuko da, Elektrotxarangarekin, eta, 20:00etan hasita, kalejiran gerturatzen joango dira Ipuruara, gaueko partiduari behar duen giroa eskaintzeko.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »