Eibar FT-ren emakumezkoen taldeak astelehenean hasiko du aurredenboraldia eta gizonezkoak ez dira Austriara joango

Eibar FT-ren emakumezkoen taldeak astelehenean hasiko du aurredenboraldia eta gizonezkoak ez dira Austriara joango
2021/07/23 09:55
eta kitto!
Eibar FT-ko gizonezkoen taldeak 2021/22 denboraldia dihardu eta datorren astean Kossenen (Austria) jarraitu behar zuen prestakuntza, baina pandemiaren egoerak okerrera egin kutsatze tasak igoera izan eta gero, egonaldia bertan behera laga dute. Horrela, Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldea La Nuciara (Alacant) joango da domekan eta bi lagunarteko jokatuko ditu bertan, bata RCD Mallorcaren aurka (uztailaren 27an, 20:00etan) eta bestea Nuciaren kontra (uztailaren 31an, 11:00etan).

Emakumezkoen taldeak, bere aldetik, astelehenean hasiko du aurredenboraldia. Armaginek bost lagunarteko jokatuko dituzte: lehenengoa, abuztuaren 7an, Zangozan, Osasunaren aurka; bigarrena, abuztuaren 14an, EDF Logroñoren kontra, Unben; 18an, Osasunaren kontra berriz, Garesen; 22an, Athletic Cluben aurka, 12:00etan; eta bosgarren neurketako etsaiaren izena, guna eta tokia zehaztu gabe dago oraindik.