Eibar FT-ren hirugarren garaipena jarraian ligan

Eibar FT-ren hirugarren garaipena jarraian ligan
2022/10/03 09:26 eta kitto!
Pradoviejon jokatutako partiduan Eibarrek 0-1 irabazi zion Dux Logroñori eta garaipen horrekin sailkapeneko gorenean jarraitzen du. Yerai Martinen taldea nagusi izan da lehen zatiko tarte handi batean, baina husnako berdinketarekin heldu dira atsedenaldira. Bigarren zatian, jaun eta jabe izan gabe, 82. minutuan Andrea Alvarezek sartutako gol ikusgarriak garaipena eman zien armaginei. Hurrengo asteburuan ez dute partidurik izango eta hilaren 15ean, Unben 11:00etan hasiko den norgehiagokan, armaginek Athletic Club-aren bigarren taldea hartuko dute ligako bosgarren jardunaldian.