Eibar FTk Badajozen aurka jokatuko du Errege Kopako final-hamaseirenetan

Eibar FTk Badajozen aurka jokatuko du Errege Kopako final-hamaseirenetan
2020/01/14 eta kitto!
Eibar FTk aspaldiko lagun bat bisitatutako du Errege Kopako final-hamaseirenetako kanporaketan, CD Badajoz. Bigarren A mailan hainbat aldiz jokatu dute elkarren aurka eta Eibarren historian toki berezia du Badajozek, talde gorriurdinak han lortu baitzuen Bigarren B mailara igotzea 85/86 denboraldian. Hirugarren mailan dagoen Cacereñoren aurka asko sufrituz Errege Kopan aurrera egin ondoren, Extremadurako beste talde bat izango dute aurrean Mendilibarren jokalariek, baina Bigarren B mailakoa kasu honetan. Kanporaketa partidu bakarrera jokatuko da Vivero Berria zelaian eta urtarrilaren 22an jokatzea aurreikusten bada ere, data eta ordua zehaztu behar dituzte oraindik.