Eibar-Granada goiko postuei begirako partidua gaur Ipuruan

0    Kirolak 
ETA KITTO
Eibar-Granada goiko postuei begirako partidua gaur Ipuruan
ETA KITTO 2022, Ira 12

Gaueko 21:00etan hasiko da Ipuruan 2. Mailako bosgarren jardunaldiari dagokion Eibar eta Granadaren arteko norgehiagoka. Une honetan andaluziarrek bederatzi puntu dituzte eta eibartarrek bi gutxiago, zazpi hain juxtu. Garitanoren taldeak etxean jokatutako Ligako bi partiduak irabazi ditu, Tenerife eta Ponferradinari gailenduz, eta kanpoan Vilarrealen berdindu zuen eta Leganesen galdu. Gaur Ipuruan indarrak neurtuko dituzten bi taldeak mailaz igotzeko borrokatuko  dute denboraldi honetan eta jokoan izango diren hiru puntuak garrantzitsuak izango dira oso helburu horretarako. Eibar FT-k hurrengo jardunaldian Piquek zuzentzen duen Andorraren zelaian jokatuko du.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »