Eibar Igerixan-eko bederatzi ordezkarik hartu zuten parte Oñatin jokatutako alebinen ligan

Eibar Igerixan-eko bederatzi ordezkarik hartu zuten parte Oñatin jokatutako alebinen ligan
2022/11/07 14:36
eta kitto!
Oñatiko kiroldegiko uretan jokatutako alebin mailakoen Ligako lehen jardunaldian, Eibar Igerixan-eko zazpi mutil eta bi neska izan ziren parte hartzen. Eta Eibarko igerilariek lau podium ere eskuratu zituzten: Ane Larrañagak irabazitako 50 libreko probarekin batera, Enrique Lili bigarren izan zen eta Ibai Trokaola eta Xabier Lili hirugarren, guztiek ere modalitate bereko eta distantzi bereko proban. Lorea Cuervo, Jokin Larreina, Jon Guinea, Dennis Marquez eta Julen Prieto izan ziren Eibar Igerixan-eko beste ordezkariak. Probintziarteko Neguko Ligaren bigarren jardunaldia Azkoitiko Zubiaurre kiroldegian jokatuko da.