Eibar Igerixan-eko benjaminak eta alebinak Legazpin eta Azpeitian lehiatu ziren

Eibar Igerixan-eko benjaminak eta alebinak Legazpin eta Azpeitian lehiatu ziren
2022/02/04 11:25
eta kitto!
Aurreko asteburuan bi lehiaketa izan zituzten Eibar Igerixaneko gazteenek. Zapatuan Legazpiko Bikuña kiroldegian jokatutako benjaminen txapelketaren bigarren jardunaldian, boskotea egon zen parte hartzen: Jon Guinea, Martin Rascon, Yago Lopez, Unai Medina eta Ane Larrañaga. Domekan, berriz, Azpeitiko kiroldegian alebinen Teknifikazio Saria jokatu zen eta horko boskotea Itsaso Castrillo, Itziar Eiriz, Alba Sierra eta Izaro eta Jokin Onekak osatu zuten. Castrillo, gainera, bigarren izan zen 100 libreetan.