Eibar Igerixan-ekoak alebinen Ligaren 4. jardunaldian izan ziren Azkoitian

Eibar Igerixan-ekoak alebinen Ligaren 4. jardunaldian izan ziren Azkoitian
2022/02/16 eta kitto!
Aurreko zapatuan Azkoitian jokatutako alebin mailakoen Ligaren laugarren jardunaldian zazpi igerilari izan ziren Eibar Igerixan kluba ordezkatzen. Eta hainbatek baita postu bikainak eskuratu ere. Horrela, Itsaso Castrillok 50 metroko tximeleta proba irabazi zuen, 100 bizkarrean bigarrena izateaz gain; Julen Canalesek 50 tximeleta modalitateko proba irabazi zuen; eta Jokin eta Izaro Oneka hirugarren izan ziren, biek ere aipatutako 50 tximeleta proban. Eurekin izan ziren baita Ibai Trokaola, Alba Sierra eta Itziar Eiriz.