Eibar Igerixan taldeak Gipuzkoako Kopa jokatuko du asteburuan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibar Igerixan taldeak Gipuzkoako Kopa jokatuko du asteburuan
ETA KITTO 2021, Mar 12

Gure herriko igeriketa klubak Irungo Azken Portuko kiroldegian izango du hurrengo erronka, bihar eta etzi jokoan izango den Klubetako Gipuzkoako Kopan. Aurreko asteburuan hitzordu horretarako errodaje bikaina egin zuten euretako batzuk Iruñean jokoan izan zen Neguko Euskal Herriko Txapelketa Nagusian: zapatuan emakumezkoen txanda izan zen, Miren Galdos (lau probatan) eta Elene Oiarzabal, Maddi Maguregi eta Malen Beobideren (bina proba) parte-hartzearekin; domekan gizonezkoen ordua izan zen, eta han izan ziren Eibar Igerixaneko Ruben Torres eta Roke Etxeberria (bina probatan) eta Asier Gomez 200 estilokoan. Azkenik, Iker Calvo igerilari bikaina Malagan jokatutako infantil mailako Espainiako txapelketan izan zen aurreko asteburuan, lau probatan lehiatuz.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »