Eibar Igerixan taldeko bederatzi ordezkari Ipuruako liga jardunaldian

Eibar Igerixan taldeko bederatzi ordezkari Ipuruako liga jardunaldian
2023/05/16 eta kitto!
Aurreko zapatuan Ipuruako kiroldegian jokatutako benjamin mailako Ligako bosgarren jardunaldian Eibar Igerixan taldeko bederatzi igerilarik hartu zuten parte, zortzi mutil eta neska bakarrak. 2011n jaiotako Martin Rascon eta 2012an jaiotako Luken Maiorarekin batera, 2013an jaiotako Gorka Castrillo, Pau del Rio, Igotz Reimundez, Xabat Limia, Beñat Murillo, Kenai Beitia eta Ane Plazaolak hartu zuten parte lehiaketan. Luken Maiorak eskuratu zuen posturik onena, bosgarren sailkatu baitzen tximeleta erako 50 metrokoan.