Eibar Igerixaneko bederatzi ordezkarik hainbat domina irabazi zituzten Gipuzkoako V. Open Sarian

Eibar Igerixaneko bederatzi ordezkarik hainbat domina irabazi zituzten Gipuzkoako V. Open Sarian
2022/06/09 eta kitto!
Aurreko asteburuan Donostiako Paco Yoldi igerilekuan jokatutako Gipuzkoakoa V. Open Sarian Eibar Igerixaneko bost emakumezkok eta lau gizonezkok hartu zuten parte. Asier Gomezek maila absolutoan hartu zuen parte, Paula Calvok infantiletan eta beste zazpiek (Miren Galdos, Maddi Maguregi, Malen Beobide, Maialen Gomez, Ekaitz Lago, Iker Uribesalgo eta Igor Ruiz) junior mailako probetan.

Miren Galdos eta Malen Beobide nabarmendu ziren, batez ere. Galdosek urrezko domina irabazi zuen 200 bizkarrean, zilarrezkoa 100ekoan eta brontzezkoa 50ekoan, guztietan modalitate berean. Beobidek urrezkoa bereganatu zuen 200 bularrean eta brontzezkoa estilo bereko 50ekoan. Paula Calvok zilarrezko domina irabazi zuen 200 bizkarrean eta Igor Ruizek brontzezkoa 50 libreetan. Domina horietatik aparte, beste hainbat probetako finaletan ere izan dira Eibarko igerilariak.