Eibar Igerixaneko gazteenek ligako jardunaldia izan zuten Legazpin eta Bergaran

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibar Igerixaneko gazteenek ligako jardunaldia izan zuten Legazpin eta Bergaran
ETA KITTO 2022, Aza 29

Bestalde, taldeko gaztetxoenek euren ligetako jardunaldia izan zuten Legazpin (alebinek) eta Bergaran (benjaminek). Alebinen kasuan ligako bigarren jardunaldia izan zen eta Eibar Igerixan-eko bost mutil eta lau neska izan ziren parte hartzen. Ane Larrañagak eta Dennis Marquezek bigarren amaitu zuten 50 bizkar erako probetan eta Julen Prieto hirugarren izan zen proba berean. Benjaminen taldeak  Bergarako Agorrosin kiroldegian jokatutako ligako lehenengo jardunaldian hamar eibartar izan ziren, zortzi mutil eta bi neska; hor Beñat Murillo bigarren izan zen 50 libreko proban. Azkenik, 6×25 bizkar misto erreleboetan, eibartarrak hamargarren izan ziren.

Bestalde, urterokoari jarraituta, Eibar Igerixan-ek Gabon Kopa Txapelketa antolatu du eta, zapatu horretan jokatuko den 33. edizioan, puzgarriak, jolasak eta dominen-banaketa egongo dira. Antolatzaileek jendea animatu nahi dute egun handi hori Ipurua kiroldegian disfrutatzera.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »