Eibar Igerixaneko Iker Calvok Euskal Herriko txapela jantzi du

Eibar Igerixaneko Iker Calvok Euskal Herriko txapela jantzi du
2022/04/07 eta kitto!
Gasteizko Mendizorrotza igerilekuetan jokatutako Neguko junior eta absolutu mailetako Euskal Herriko txapelketan, Eibar Igerixaneko Iker Calvok 200 estiloko proba irabazi zuen absolutuetan, urrezko domina bereganatuz horrela. Miren Galdosek ere izan zuen saria, brontzekoa eskuratu baitzuen junior mailako 100 bizkar probakoan. Ez ziren bakarrak izan Eibarko kluba ordezkatzen, Asier Gomez, Igor Ruiz, Elene Oyarzabal, Maddi Maguregi, Malen Beobide eta Paula Calvok ere parte hartu zutelako txapelketan.