Malen Pedrosa, Naia Kapelastegi, Jone Avellaneda eta Amaia Gisasolak osatutako laukoteak 4×50 estiloetan urrezko domina irabazteaz gain, Andoaingo Allurralde kiroldegian jokatutako haurren mailako Neguko Gipuzkoa Torneoan, Kapelastegik brontzea bereganatu zuen 50 bularrean eta Jokin Onekak gauza bera 50 librean. Azken hori izan zen eibartarren ordezkari bakarra mutiletan; nesketan, berriz, aipatutako laurekin batera, Alba Sierra, Itziar Eiriz eta Izaro Oneka ere izan ziren parte hartzen.
#Eibar igerixan#igeriketa
Gaiarekin zerikusia duten albisteak