Eibar Igerixaneko ordezkariek hainbat lehiaketatan hartu dute parte

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibar Igerixaneko ordezkariek hainbat lehiaketatan hartu dute parte
ETA KITTO 2022, Eka 01

Horrela, Zarautzen jokatutako Gipuzkoako Zirkuituaren Sarien Lehenengo B Jardunaldian, Iker Uribesalgo bigarren izan zen 50 metroko bular proban eta hirugarren 200 estiloetan, Maialen Gomez eta Ekaitz Lago hirugarren izan ziren bitartean 50 bizkarreko proban eta 100 librekoan, hurrenez hurren. Legazpin jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan, bestalde, Jon Guineak lau probatan hartu zuen parte: 50 tximeleta erakoan eta bizkar, bular eta libre eratako 100 metrokoetan.

XXIX. San Marcial Sarian, bestalde, Iker Calvo eta Malen Beobide hirugarren izan ziren bularrean erako 100 eta 200 metrotako probetan, hurrenez hurren. Iker Calvo, gainera, hirugarren sailkatu zen infantil mailakoen artean. Eta, azkenik, XLIV. Tolosako San Juan Sarian, Iker eta Paula Calvo anai-arrebek goiko postuak eskuratu zituzten: Paula 200 metroko bizkar eran jokatutakoan nagusitu zen eta Iker hirugarren izan zen 100 metrotako tximeleta eta estilo probatan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »