Eibar Igerixaneko Paula Calvo bere mailako onena izan da Gipuzkoako Neguko Txapelketetan

Eibar Igerixaneko Paula Calvo bere mailako onena izan da Gipuzkoako Neguko Txapelketetan
2023/02/10 10:26
eta kitto!
Paula Calvo igerilaria haurren mailako txapela jantzi du Bergarako Agorrosin igerilekuetan jokatutako Gipuzkoako Haur, Junior eta Absolutuen Neguko Txapelketan. Eibar Igerixaneko ordezkariak urrezko domina irabazi zuen libre estiloko 100 eta 200 metrokoetan eta 100 metro bizkar erakoan; hiru proba horietaz gain, brontzezkoa ere bereganatu zuen haur taldeko 100 metro tximeletan eta absolutuen mailako 200 metro estiloetan.

Hala ere, ez zen Paula Calvo bakarra izan podiumera igotzen. Horrela, Malen Beobidek zilarrezkoa irabazi zuen junior mailako 200 metro bularrean eta brontzezkoa proba bereko 100 metrokoan. Eta erreleboetako probetan bost brontzezko bereganatu zituzten gure herriko ordezkariek: gizonezkoen 4x200 libreko eta 4x50 estiloko probetan, emakumezkoen 4x200 librekoan eta, azkenik, errelebo mistoko 4x100 estilokoan eta 4x50 librekoan.

Eibar Igerixaneko ordezkaritza txapelketa horretan 12 igerilarik osatu zuten, launaka maila bakoitzean. Miren Galdos, Asier Gomez, Ekaitz Lago eta Iker Uribesalgo maila absolutuan; Igor Ruiz, Maddi Maguregi, Malen Beobide eta Maialen Gomez juniorretan; eta Julen Canales, Paula Calvo, Nora Guinea eta Itsaso haur mailan.