Eibar KE-k 500 sarrera jarri ditu salgai Mirandesen aurkako partidarako

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibar KE-k 500 sarrera jarri ditu salgai Mirandesen aurkako partidarako
ETA KITTO 2023, Mar 14

Hurrengo astelehenean, hilaren 20an, gaueko 21:00etan hasiko den partidurako, Eibar KE-k 500 sarrera jarriko ditu salgai gaur 20 eurotan. Neurketa Anduva zelaian jokatuko da eta sarrerak goizeko 09:30etik aurrera salduko dira, Orsaixanen bertan. Sarrerak izendunak dira eta eskuratzeko unean bertaratuen izen-abizenak eta NANa aurkeztu behar dira. Salmenta martxoaren 17an, barixakua, amaituko da, eguerdiko 12:00etan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »