Eibar KE-k abonatuentzako sarrerak jarri ditu salgai zapatuko Burgosen aurkako partidurako

Eibar KE-k abonatuentzako sarrerak jarri ditu salgai zapatuko Burgosen aurkako partidurako
2023/03/07 eta kitto!
Zapatuan, arratsaldeko 16:15ean hasita, Ipuruan Burgosen aurka jokatuko duen liga partidurako hainbat sarrera ipini ditu salgai Eibar KE-k bere abonatuentzat Orsaixan dendan eta klubaren web orrian. Sarrera horiek eskuratzeko aukera bihar arte egongo da eta, ondoren, eguazten goizetik aurrera (09:30etik) beste guztiei eskainiko zaizkie aukera bera. Bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, honako prezioetan: hondoetakoak, 20 euro; B eremukoak, 20 euro; A eremukoak, 25 euro; eta umeentzat (13 urtera arte), 10 euro. Bestalde, klubak 306 sarrera bidali dio Burgos CF-ri, kanpoko zaletuentzat gordetzen den espazioaren guztiak. Azkenik, badago aukera VIP sarrerak 90 eurotan erosteko.