Eibar KE-k Alavesen partidurako sarrerak erosi ahalko dituzten bazkideen zerrenda jakitera eman du

Eibar KE-k Alavesen partidurako sarrerak erosi ahalko dituzten bazkideen zerrenda jakitera eman du
2023/06/05 eta kitto!
Ipuruan bana egin ondoren, eguenean, 21:00etan, Mendizorrotzan jokatuko den partiduan erabakiko da Alavesek edo Eibarrek egingo duen aurrera Lehen Mailara igotzeko kanporaketan. Eibarzaleen animoak berebizikoak izango dira taldeari indarra emateko eta Eibar KE-k gaur eman du jakitera sarrerak eskuratu ahal izango dituzten bazkideen zerrenda.

Guztira 287 sarrera banatuko dituzte eta zerrenda honetan ikusi daiteke sarituak nortzuk izan diren (hain zuzen ere, 9. zenbakitik 209. zenbakira daudenak izan dira sarituak, hau da, berdez daudenak).

Saridunek bihar edo etzi eskuratu ahal izango dituzte sarrerak Orsaixan dendan (Ipurua foball zelaian), 09:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:00etara. Gainera, Gasteizera joateko autobus txartela ere eskuratu ahal izango dute (baita sarrerak Internet bitartez erosi dituztenek ere). Autobusak Ipuruako A parkingetik irtengo dira, eguenean, 17:30ean.