Eibar KE-k bigarren aukerari ekingo dio gaur Gironan

Eibar KE-k bigarren aukerari ekingo dio gaur Gironan
2022/06/02 eta kitto!
Arratsaldeko 19:00etan Kataluniako hiriburu horretako Montilivi zelaian hasiko dute Gaizka Garitanorenek igoera promozioko faseari, aurreko domekan azken unean galdutako aukeraren ondoren geratzen zaion bakarrari. Orduko dezepzioa ilusiorako itxaropen bihurtu nahi izango dute oraingoan Eibar FT-ko jokalariek. Gaur goizean autobusa ere joan da haraino taldeko zaletuekin; espero dezagun azkena baino itzulera hobeagoa izan dezaten.

Itzulerako partidua domekan jokatuko da Ipuruan, arratsaldeko 18:30ean hasita. Kanporaketa hori gaindituz gero, Las Palmas eta Teneriferen artekoan irabazle irteten dena izango dute azken aurkari Eibar FT-ek, kanporaketa hau gainditzen badute behintzat. Hori bai, Eibar FT-k badu abantaila txiki bat, 2. Mailako azken sailkapenean beste aurkarien gainetik sailkatu zelako: bi partiduen ondoren berdinduta amaitzen badute, eurek egingo dute aurrera; kanporaketa hauek ez dira penaltietan erabakiko.