Eibar KE-k Daniel Lasure atzelaria fitxatu du, baina bi asteko probaldia egin beharko du

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibar KE-k Daniel Lasure atzelaria fitxatu du, baina bi asteko probaldia egin beharko du
ETA KITTO 2023, feb 23

Imanol Garcia de Albenizek Akilesen tendoia apurtu ondoren denboraldi osoa galduko duenez, Eibar KE-k beste jokalari bat fitxatzeko aukera du eta Daniel Lasure gehitu du taldera. Aragoiko jokalariak bi asteko probaldia egin beharko du eta, teknikariek jokatzeko moduan dagoela erabakitzen badute, denboraldi amaieraraino fitxatuko du.

Lasurek Real Zaragozaren harrobitik irten zen eta Aragoiko klubaren lehen taldean aritu ondoren, Tenerifen eta Leganesen ibili da utzita. 2023ko urtarrilaren 4an, ostera, kontratua eten zuen Zaragozarekin eta, libre zegoenez, Eibarrekin fitxatzeko aukera eduki du.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »