Eibar KE-k lagunartekoa jokatuko du zapatuan Lezaman

Eibar KE-k lagunartekoa jokatuko du zapatuan Lezaman
2023/02/21 eta kitto!
Eibar KE-ko emakumezkoen lehen taldeak hamabost eguneko atsedenaldia du Ligan eta, aurreko asteburuan partidurik ez jokatzeaz gain, oraingokoan ere ez du jardunaldirik izango. Hori dela-eta, hainbeste egunetan partidurik jokatu gabe ez egoteko, zapatuan lagunartekoa jokatuko du Athletic-en aurka Lezaman. Neurketa hori eguerdiko 12:30ean hasiko da eta aurretik, betiko lez, jokalariek hainbat lan-saio izango dituzte aurretik.

Gaur Ipuruako anexoan arituko dira 11:15etik aurrera, etzi Unben jardungo dute 11:30ean hasiko den jardunean eta barixakuan, azkenik, gaurko toki eta ordutegi berean egingo dute lan-saioa, hau da, 11:15ean izango dira Anexoan. Biharko eguna libre izango dute.