Eibar KE-ak RCD Mallorcaren aurka jokatuko du bihar, 16:00etan, Ipuruan, Errege Kopako final-hamaseirenetako kanporaketan. Asteburuan Ligako partiduan Sanseri 3-2 irabazi ondoren, Gaizka Garitanoren mutilen Lehen Mailako aurkaria izango dute aurrean.
Eibarrek zenbait baja izan zituen asteburuan (sei jokalarik positibo eman zuten COVID probetan) eta biharko neurketarako beste bi jokalari gelditu beharko dira etxean koronabirusean positibo eman ondoren.
Mallorcak denboraldi txukuna egiten dihardu Lehen Mailara itzuli den honetan eta Iñigo Ruiz de Galarreta eibartarra pieza garrantzitsua da Luis Garcia Plazaren taldean. Dena dela, Mallorca Eibar baino hobea dela onartu arren, Garitano itxaropentsu da biharko partiduaren aurrean, Ipuruan jokatzeak Eibarri abantaila ematen diolakoan.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri