Eibar KE-k salgai jarri ditu barixakuko Real Zaragozaren aurkako partidurako sarrerak

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibar KE-k salgai jarri ditu barixakuko Real Zaragozaren aurkako partidurako sarrerak
ETA KITTO 2023, Api 17

Aurreko astean abonatuentzat salgai ipini baziren sarrera horiek, gaurtik aurrera publiko orokorrarentzako sarrerak ere salgai daude. Real Zaragozaren aurkako partidua Ipuruan jokatuko da hilaren 21ean, barixakua, gaueko 21:00etan hasita. Abonatuek 15 €-ko sarrerak erosi ahal izango dituzte (12 urtetik beherakoak 10 €-tan) web orriaren bidez edo Orsaixan gunean. Publiko orokorrarentzako sarrerk honako prezioak dituzte: Erdialdea, 25 €; A aldea,  20 €; B zona eta funtsak, 18 €; eta 0-12 urte bitarteko haurrak, 10 €. Gainera, VIP sarrerak ere jarri dira salgai 90 eurotan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »