Eibar KE-ko bost jokalari PC futboleko Espainiako selekzioarekin Europako Txapelketan

Eibar KE-ko bost jokalari PC futboleko Espainiako selekzioarekin Europako Txapelketan
2023/05/05 10:06
eta kitto!
Orain dela gutxi garun paralisia dutenen futbol 7ko Espainiako Liga irabazi duen Eibar KE-ko bost ordezkarik Espainiako selekzioarekin jokatuko dute ekainaren 2tik 10era arte Sardinian jokatuko den Europako Txapelketan. Borja Pombo, Martin Ruiz, Yerik Martinez, David Gamiz eta Victor Varea dira deialdian sartu diren talde txapeldunaren ordezkariak, guztiak ere selekzioaren herena osatzeko: 14 jokalaritik bost eibartarrak izanik. Jorge Peleteiro hautatzaileak deitutakoak Alacanten kontzentratuko dira maiatzaren 11tik 14ra eta, behin Sardiniako txapelketara helduta, multzoen fasean Espainiako selekzioak honako partiduak izango ditu: ekainaren 2an, Ingalaterraren aurka; handik bi egunera, 4an, Herbehereak izango dute aurkari; eta hilaren 6an Italiarekin neurtuko dituzte indarrak.