Eibar KE-ko emakumezkoen lehen taldeak Espanyol hartuko du zapatu goizez

Eibar KE-ko emakumezkoen lehen taldeak Espanyol hartuko du zapatu goizez
2023/03/14 eta kitto!
Lleidan azken jardunaldian berdindu eta gero, 1. Federazio Mailan jokatzen duen Eibar KE-k RCD Espanyol hartuko du zapatuan, goizeko 11:30ean hasiko den norgehiagokan. Partidu horri begira, atzoko entrenamenduaren ondoren, gaur atseden hartuko dute eibartarrek. Bihar entrenamenduetara itzuliko da taldea, Unben 11:30ean hasiko den lan-saioarekin; etzi toki eta ordu berean izango du hurrengo saioa; barixakuan, bestalde, Ipuruako anexora joango dira, bertan 10:30ean hasiko den saioa burutzeko. Hurrengo egunean, zapatuan, kataluniarren aurkako partidua izango dute, jokoan dauden hiru puntu garrantzitsuak lortzeko asmoz. Domekan, azkenik, partiduaren ondorengo lan-saioa izango dute Ipuruako anexoan, 13:15ean hasita.