Eibar KE-ren emakumezkoen lehen taldeak Cacereño hartuko du domekan Unben

Eibar KE-ren emakumezkoen lehen taldeak Cacereño hartuko du domekan Unben
2023/04/18 eta kitto!
Fedrazioko 1. Mailan jokatzen Eibar KE-ren emakumezkoen lehen taldeak igoera zuzena eskaintzen zion postua galdu zuen aurreko domekan Madrilen Rayorekin bana berdindu eta gero. Hori dela-eta oso puntu garrantzitsuak izango ditu jokoan datorren domeka goizean Unben borroka berean dagoen Cacereño hartuko duen partiduan. Neurketa hori goizeko 11:30ean hasiko da eta aurretik Yeray Martinek zuzentzen duen taldeak lau lan-saio izango ditu partidua prestatzeko. Gaur, 10:30ean hasita, Ipuruako anexoan izango da lehenengoa, bihar eta etzi Unben egingo dituzte beste bi 11:30etik aurrera eta, barixuan atseden hartu ondoren, zapatuan izango dute azkena, 11:00etan hasita, Ipuruako anexoan.