Eibar KE-ren Lehen B Mailako taldeak porrotarekin hasi du denboraldia

Eibar KE-ren Lehen B Mailako taldeak porrotarekin hasi du denboraldia
2019/09/09 08:22
eta kitto!
Eibar KE-ren Emakumezkoen lehen taldeak atzo ekin zion Lehen B Maila (Reto Iberdrola Liga) berriari eta 0-1 galdu zuen Unben Osasunaren aurka. Iker Dorronsorok zuzentzen duen taldea gogotsu sartu zen zelaira eta gola bilatu zuen, geldikako jokaldien bitartez batez ere, baina neurketa hutsean joan zen aldageletara. Bigarren zatian, ordea, Osasunak aurrerapausoa eman zuen eta 70. minutuan garaipenaren gola lortu zuen Lorena Herreraren jaurtiketa bati esker. Ruth Alvarezek partidua berdintzeko aukera garbia izan zuen, baina baloia langara joan zen.