Eibar KE - Villarreal B gaur 21:00etan Smarbank Ligako jardunaldia hasteko

Eibar KE - Villarreal B gaur 21:00etan Smarbank Ligako jardunaldia hasteko
2023/02/24 eta kitto!
Aurreko zapatuan Lugon ondo kostatako hiru puntuak eskuratu eta gero, Liga Smartbank-eko laugarren postuan dago gure herriko taldea. Aurretik ditu Levante puntu bakarrera, Alaves bira eta Las Palmas liderra hirura. Atzetik ditu, bestalde, Granada bi puntura eta Albacete laura. Horiek dira une honetan igoera postuetarako lehian izaten diren sei postuen jabeak.

Anxo Carron ere jokalari bat gutxiagorekin jokatu behar izan zuen bigarren zati osoa Garitanoren taldeak eta bertan Javi Muñozi atera zioten txartel gorria errekurritu du klubak, Corpasek jaso zuen horiarekin batera, hortik etor daitekeen zigorra saihesteko asmoz. Aurretik ere hegaletako atzelari guztiak min hartuta ditu Eibar KE-k eta azken partiduan ezkerretik jokatzen duen Imanolek luze joko duen lesio larria izan zuen. Dena dela, guzti horri aurre egin beharko dio Eibarko taldeak Villarrealeko bigarren taldeari irabazi eta goiko postuen borrokan jarraitzeko. Partidua gaur jokatuko da, 21:00etan hasita.