Eibar KEk Fernando Llorente fitxatuko du

Eibar KEk Fernando Llorente fitxatuko du
2021/10/27 09:40
eta kitto!
Azken partiduan Franchu Feulassier jokalaria denboraldi guztirako lesionatu ondoren, Eibar KEk Fernando Llorente fitxatuko du. Athletic Clubeko jokalari ohia talde barik egon da denboraldi honetan, iaz Italiako Udinesen jokatu ondoren.

Munduko Txapeldunak Juventusen, Sevillan, Swansean, Tottenhamen eta Napolin jokatu du Udinesen ibili aurretik. Llorenten 36 urte ditu, baina oraindik ere mailari eusten diola erakutsi nahi izango du Ipuruan.