Eibarrek kirol munduan dituen etorkizuneko erronken inguruan hausnartuko dute gaurko gonbidatuek Coliseo Antzokian, 18:30etik aurrera. Ana Ramos EITB-ko kazetariak moderatuko duen “Eibar `Europar Kirol Hiriaren´ etorkizuneko erronkak” izeneko mahai inguruak sei parte-hartzaile izango ditu: Julian Eraso (Itzulia), Eider Olarreta (Eibar Rugby Taldea), Pello Osoro (triatleta), Ander Romarate (igerilaria), Ane Campos (SD Eibar) eta Aitor Elordi (Aspe). Eibarko Udalak agur esango dio Europako Kirol Hiriaren urteari eta, horrekin lotuta, eguazten honetan euskara hutsean izango den mahai inguru hau antolatu da, beti ere “Eibar Martxan” proiektuaren barnean.