Eibar Rugby Taldea jaitsiera postuetatik irten da CRAT-i irabazi ondoren

Eibar Rugby Taldea jaitsiera postuetatik irten da CRAT-i irabazi ondoren
2022/12/12 10:54
eta kitto!
Iberdrola Ligan jokatzen duen Eibar Rugby Taldeak bigarren garaipena jarraian lortu du eta jaitsiera postuetatik irten da. Eibartarrek CRAT A Coruña izan zuten arerio eta Cristina Guntinen neskak 24 -19 gailendu zitzaien galiziarrei.

Eibar Rugby Taldeak zapatuan Unben jokatuko du berriz ere eta bigarren postuan dagoen Majadahonda hartuko du, 17:00etan, bolada onari eusteko asmoz.