[BIDEOA] Eibar Rugby Taldeak 33-23 irabazi dio Sanse Scrum taldeari Bilbon

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
[BIDEOA] Eibar Rugby Taldeak 33-23 irabazi dio Sanse Scrum taldeari Bilbon
ETA KITTO 2021, Abe 13

Eibar Rugby Taldeko emakumezkoek asteburuan etxean jokatu behar zuten partidua Bilbora eraman behar izan zuten, Unbera doan errepidea moztuta egon delako luperia gertatu ondoren. Aldaketak, ostera, ez die kalte askorik eragin, Cristina Guntinen neskek 33-23 irabazi baitzien Sanse Scrumekoei.

Gizonezkoen kasuan, eibartarrek etxetik kanpo jokatu zuten eta buru makur itzuli behar izan ziren, 56-10 galdu baitzuten Pasek Belenos indartsuaren aurka. Eibar Rugby Taldeak domekan jokatu du berriz, Unben, Gaztediren aurka.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »