Eibar Rugby Taldeak asteburu honetan hasiko du Erreginaren Kopa A Coruñan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibar Rugby Taldeak asteburu honetan hasiko du Erreginaren Kopa A Coruñan
ETA KITTO 2022, Api 29

Urtero bezala, Liga amaitu ondoren Erreginaren Kopako ordua iritsi da, Seven txapelketarekin. Aurtengo edizioak hiru egoitza ezberdin izango ditu eta A Coruñak hartuko du asteburu honetakoa. Bihar eta etzi jokatuko diren partiduen ondoren, hurrengo asteburuan Sant Cugaten jokatuko dira hurrengoak eta, amaitzeko, handik hamabost egunera, hilaren 21ean eta 22an, Eibarrek hartuko du azken egoitza.

Lehen jardunaldirako, Eibar Rugby Taldeak honako hamabikoa eramango du Galiziara: Amaiur Mayo, Lucia Moya, Joana Murray, Aleu Cid, Jone Agirrezabal, Maite, Emma Heta, Asmae Ourdi, Agueda Pis, Raquel, Maitane Ibañez eta Oraçao Sambu. Jokalari azkarrak, bizkorrak eta indartsuak osatutako taldea da aipatutakoa.

Parte hartuko duten taldeak hiru multzo hauetan banatu dituzte: A multzoa CR Cisneros, CRAT A Coruña, Olímpico eta Les Abelles osatuko dute; B multzoan egongo da Eibar Rugby Taldea, Majadahonda, Las Rozas eta Leonekin batera; eta C multzoan Turia, Sanse Scrum, Universidad de Sevilla eta Sant Cugat izango dira.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »