Eibar Rugby taldeak aurpegia emanez amaitu du denboraldia

Eibar Rugby taldeak aurpegia emanez amaitu du denboraldia
2021/05/31 eta kitto!
Atzo ligako finalerdian Majadahondaren aurka 25-24 galdu ondoren, Eibar Rugby Taldeak amaitutzat eman du goi-mailan jokatu duen lehen denboraldia. Eibartarrek partidu bikaina jokatu zuten atzo, urte osoan zehar erakutsitako mailari eutsiz, eta lehia irabazteko zorian egon ziren, azken minutuetan markagailuan bi puntu aurretik egon zirelako, baina madrildarrek egoera irauli zuten azken unean.

Eibar Rugby Taldeak aise lortu zuen denboraldiko helburua, mailari eustea, eta atzo irabazteko gogoz irten baziren ere, finalerdietan jokatzeko aukeraz gozatu nahi izan zuten Cristina Guntinen neskek. Horrela, partidua azken unean galdu arren, ondo egindako lanaren sentsazioarekin amaitu dute denboraldia.