Eibar Rugby Taldeak Babalwa Latsha jokalari hegoafrikarra fitxatu du

Eibar Rugby Taldeak Babalwa Latsha jokalari hegoafrikarra fitxatu du
2019/12/26 eta kitto!
AVIA Eibar Rugby Taldeak Babalwa Latsha Hego Afrikako emakumezkoen selekzioko kapitaina eta Hego Afrikako ikono soziala fitxatu du. Europako talde batean kontratu profesionalarekin jokatzen duen lehen jokalari hegoafrikarra izango da Latsha, beraz, gertakizun historikoa da hango errugbiarentzat.

Avia ERTk emakumezkoen errugbiaren profesionalizazioaren sustapenerako eta garapenerako apostu sendoa egiten du Latsharen fitxaketarekin. “Avia ERT erreferente baten bila ibili da, bizitzeko baloreekin eta esperientzia anitzekin, klubaren eta errugbiaren inplikazio sozialari eta kulturalari begiratuz. Babalwa gakoa izango da guzti honetan, gure proiektuaren garapena bultzatzeko”, taldearen berbetan.

 

Argazkia: gsport