Eibar Rugby Taldeak bi jokalari zeelandaberritar fitxatu ditu

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibar Rugby Taldeak bi jokalari zeelandaberritar fitxatu ditu
ETA KITTO 2020, Urt 15

Avia Eibar Rugby Taldeak taldea sendotzen jarraitzen du hastear dagoen Ohorezko B Mailako txapelketara begira. Abenduan Babalwa Latsha hegoafrikarra fitxatu ondoren, talde eibartarrak Harono Miere Ngaire eta Kiritapu Wastlake zeelandaberritarrak fitxatu ditu Iberdrola Ohorezko Ligara igotzeko helburua lortu ahal izateko. “Haronok, normalean bigarren lerroan jokatu arren, aurrelari moduan hainbat posiziotan jokatzeko gaitasuna du. Kiritapuk, hiru laurdenean jokatzen duenak, jokoa dinamizatzen lagunduko du”, Avia Eibarrek dioenez.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »