Eibar Rugby Taldeak Errendimendu Handiko Campusa antolatu du udarako

Eibar Rugby Taldeak Errendimendu Handiko Campusa antolatu du udarako
2021/05/19 eta kitto!
Emakumezko errugbilariei lau eguneko hobekuntza intentsiboa egiteko aukera eskaini nahi die Eibar Rugby Taldeak eta, horretarako, Errendimendu Handiko Campusa egingo du uztailaren 8tik 11ra.

1997 eta 2006 urteen artean (biak barne) jaiotakoek hartu ahal izango dute parte eta 40 lagunentzako tokia egongo da. Saioak Unben egingo dira eta bi prezio eskaini dituzte izena emateko: 225 euro ostatua hartu nahi dutenentzat eta 180 euro ostaturik behar ez dutenentzat.

Teknifikazio saio hauetan Cristina Guntín (ERTren entrenatzailea), Iera Etxebarria (ERTren jokalaria eta Espainiako selekzioko jokalaria), Bárbara Pla (ERTren jokalaria eta Espainiako selekzioko jokalaria), Amaia Erbina (ERTren jokalaria eta Espainiako selekzioko jokalaria), Uri Barrutieta (ERTren jokalaria eta Espainiako selekzioko jokalaria) eta Anne Fernández de Corresekin (ERTren jokalaria eta Espainiako selekzioko jokalaria) entrenatzeko aukera izango da, eta aisialdirako aukera egongo da baita ere.