Eibar Rugby Taldeak lidergoa hartu du iazko txapeldunari irabazi eta gero

Eibar Rugby Taldeak lidergoa hartu du iazko txapeldunari irabazi eta gero
2021/01/25 eta kitto!
Emakumezkoen Avia Eibar Rugby Taldeak historia egiten jarraitzen du eta Iberdrola Ligako buruan jarri da, Majadahondarekin berdinduta, zapatu arratsaldean Unben Sevillako Corteva Cocos iazko liga txapeldunari 12-10 irabazi ondoren.

Eibartarrek Majadahonda hartuko dute domekan, 12:00etan, Unben, lidergoa jokoan egongo den partiduan. Cristina Guntinek ezin izango ditu Amaiur Mayo eta Barbara Pla zelairatu, Espainiako errugbi zazpiko selekzioak deitu dituelako otsailaren 2ra arte egingo den kontzentrazioan parte hartzeko.

Gizonezkoen taldeak, bestetik, ezin izan du aurreko asteburuan hasitako garaipenaren bidetik jarraitu eta 35-25 galdu zuen atzo Gaztediren aurka.