Eibar Rugby Taldeak Majadahondaren aurka jokatuko du liga txapelketa lortzeko finalerdikoa

Eibar Rugby Taldeak Majadahondaren aurka jokatuko du liga txapelketa lortzeko finalerdikoa
2021/05/10 eta kitto!
Corteva Cocos Rugbyren aurka 66-17 galduta amaitu zuen liga erregularra Eibar Rugby Taldeak eta lehen postuan amaitu duen C.R. Majadahondaren aurka arituko da liga txapelketa lortzeko lehian. Beste finalaurrekoa Complutense Cisneros eta Corteva Cocosek jokatuko dute.

Azkenengo partiduetan Cristina Guntinen neskek ez diote eutsi txapelketa osoan zehar erakutsitako maila handiari (azken sei partiduetan bakarra irabazi dute), baina ilusio handiz ekingo diote final aurrekoari, aurten egindakoa handia izan dela jakinda.

Argazkia: El Oval Sevillano.