Eibar Rugby Taldeak Santiago Gramajo argentinarra fitxatu du

Eibar Rugby Taldeak Santiago Gramajo argentinarra fitxatu du
2022/01/18 eta kitto!
Ohorezko B Mailan jokatzen duen Eibar Rugby Taldeak Santiago Gramajo fitxatu du lehen lerroa sendotzeko asmoz. Jokalari argentinarra balio anitzeko lehen lerroa da, joko estatikoan eskarmentu handia eta kontaktuan sendotasuna duena.

Gramajo Formosa probintziako Bermejo Rugby Club eta Chaja Rugby Formosa taldeetan hazi da. Aurreko asteburuan egin behar zuen debuta Eibarko taldean, baina partidua atzeratu egin behar zuten Unben zegoen izotzaren ondorioz.