Hirugarren jardunaldian ere ezin izan zuen Euskal Ligan jokatzen duen Eibar Rugbyko gizonezkoen lehen taldeak partidua irabazi Unben. Denboraldiko bigarren partidua zuten eibartarrek etxean eta oraingoan ere amore eman behar izan zuten, Sarako Izarrak taldearekin 24-36 galtzeko. Pixkanaka taldea egokitzen joan beharko da maila berrira eta horren printza batzuk ikusi ahal izan ziren zapatuko partiduan. Momentuz badirudi kanpoan erosoago sentitzen dela taldea, orain arteko garaipen bakarra Zornotzan eskuratu zutelako eibartarrek.
Eibar Rugby TaldeaErrugbiaERT
Gaiarekin zerikusia duten albisteak