Eibar Rugby Taldeari azken unean egin dio ihes denboraldiko lehen garaipena izan zitekeenak

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibar Rugby Taldeari azken unean egin dio ihes denboraldiko lehen garaipena izan zitekeenak
ETA KITTO 2022, Aza 07

Zapatuan Unben jokatutako Ohorezko Mailako norgehiagokan, Eibar Rugbyk 22-24 galdu zuen Pozueloko Olimpicoarekin eta denboraldi honetako lehen garaipena izan zitekeena ez zen gauzatu izan eibartarrentzat. Une honetan sailkapeneko azken postuan daude Cristina Guntinen neskak, bost partidu galduta eta bi puntu bakarrik eskuratuta. Lehen zatiaren amaieran 5-12ko emaitza erakusten zuen markagailuak eta bigarren zatian lain ikaragarria egin zuten eibartarrek, markagailuan aurretik jartzeraino; azken orduko madrildarren entseguak erabaki zuen neurketa.

Zapatuan bertan aurretik jokatutako partiduan emakumezkoen bigarren taldeak ere galdu egin zuen Hernanirekin, Euskal Ligako partiduan. Eibar eta Arrasateren artean osatutako talde mistoak argiago eman zuen amore neurketa horretan, 0-42 galtzeko.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »