Eibar Rugby Taldeari zigorra kendu diote momentuz eta tituluaren play-offetan dago berriro

Eibar Rugby Taldeari zigorra kendu diote momentuz eta tituluaren play-offetan dago berriro
2023/04/14 eta kitto!
Kirol Administrazio Epaitegiak (TAD) Eibar Rugby Taldeak Espainiako Apelazio Komitearen aurrean aurkeztutako helegitea onartu du momentuz eta, horrela, talde eibartarrari ezarritako zigorra bertan behera geratzen da. Horren arabera Yamila Alejandra Oterok Sant Cugaten aurka ezin zuela jokatu zioen eta, partidua 21-0 galdutzat emateaz gain, bi puntu kentzen zieten eibartarrei sailkapenean. Partidu hura eibartarren aldeko 12-27ko emaitzarekin amaitu zen, Eibar Rugbyri bost puntu gehitzeko sailkapenean.

Azken behinbetiko erabakiaren zain, eibartarrek tituluaren play-offa jokatzeko eskubidea emango liokeen laugarren postua berreskuratzen dute justu domekan postu horren borrokan diharduen A Coruñako CRATen Elviñako zelaian jokatu behar duenean. Partidua eguerdiko 12:00etan hasiko da eta, Eibar Rugbyk 32 puntu dituen bitartean, CRAT bosgarren postuan dago, 27rekin.