Ohorezko B Mailan jokatzen duen Eibar Rugby Taldeak 17-18 galdu zuen zapatu arratsaldean Uribealdearen aurka. Partidu lehiatua izan zen, izan ere, nahiz eta eibartarrak 2. postuan lasai egon, bizkaitarrek garaipena behar zuten jaitsiera postuetatik ihes egiteko.
Gaston Ibarbururen mutilak nagusi izan ziren partidu hasieran, baina atsedenalditik bueltan bizkaitarrek markagailua irauli zuten, azken minutuetan puntu erabakigarriak lortuz.
Partidua galdu arren, festa giroa bizi izan zen Unben eta amaieran talde eibartarrari hainbeste eman dion Jokin Garciak merezitako omenaldia jaso zuen.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri